Publikazioak /
Profundidad de campo. Mis historias de cine II
Zikloak itzuli egiten dira eta ez dute elkarren antzik. Edo, hobeto esanda, azalean dute antza, baina bulkada berari erantzuten diote: gure bizitzan sekretuan edo ez hain sekretuan lagun egin diguten narrazio horiekin kontuak egitea. Godardek dioen moduan, Wittgenstein parafraseatuz, “zinema kristautasuna bezala da, ez baita oinarritzen egia historiko batean; kontakizun bat, historia bat proposatzen digu eta zera esaten digu orduan: sinetsi, sinetsi gertatzen dena”.
Hori dela eta, liburu hau hirien oihanera itzultzeko zirikaldia da, Kainen zeinuak markatutako abokatu ustelen urratsei jarraituz, eta inauteri zoroen labirinto barrokoetatik galtzeko edo erreferentzia punturik gabe basamortu bateko lurraldeetatik zamalkatzeko gonbidapena ere bada. Halaber, bi ordu ahaztezinez espioien sail baten forma har dezakeen mundua onartzeko edo ipuin kontalari bikain baten nartzisismoaren ospakizun bihurtzeko gonbidapena ere bada. Are gehiago, Mexiko oparoa Gerra Zibilak urratutako Mexiko bihurtzeko eraldaketara joateko gonbidapena ere baimentzen da, edo Ukrainako galsoro izugarriak suntsitzen dituen su ankerraren lekuko izatera, aberriaren inbaditzaileari tregoarik gabe aurka egiten zaion bitartean.
Hori guztia erabat jakitun izanik gailur garaienek ez dituztela beti ematen ordain handienak, eta, sarri, altura xumeagoek gordetzen dituztela. Formula ona egiteko gai izatea soilik falta da, zera dioena: “zinema da gure begirada ordezkatzen duen begirada hori gure nahiekin bat datorren mundua emateko”. Mis Historias de cine 2 lana gida xume bat da hainbat filmetatik igarotzeko, zeinetan espazioaren eta denboraren mutazio eragiketa magiko hori jazotzen den. Denbora hori ez da galtzen; aldiz, ezusteko sakontasun batean hedatzen da, bakarrik iristeko gai izango ez ginatekeenera.
Santos Zunzunegui
Santos Zunzuneguiren “Historias de cine” liburu bildumaren bigarren liburukia. EQZEk eta Tabakalerak antolatutako izenburu berdineko film-zikloko bigarren partean katedradunak emandako hitzaldien testuak biltzen ditu.
Biografia
Katedradun emeritua Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean (EHU). Semiologoa, analista eta historialari zinematografikoa. Irakasle gonbidatua izan da Europako, AEBko, Mexikoko, Argentinako eta Kolonbiako hainbat unibertsitatetan.
Bere liburu nagusien artean daude: Mirar la imagen (1984); El cine en el País Vasco (1985); Pensar la imagen (1989); La mirada cercana. Microanálisis fílmico (1996; edizio berria, berrikusia eta zabaldua 2016), Robert Bresson (2001); Historias de España. De qué hablamos cuando hablamos de cine español (edizio berria, berrikusia eta zabaldua, 2018); Metamorfosis de la mirada. Museo y semiótica (2003); Orson Welles (2005); Las cosas de la vida. Lecciones de semiótica estructural (2005); La mirada plural (2008), “Francisco Ayala” Saikerako Nazioarteko Saria jaso zuen. 2013an, Lo viejo y lo nuevo (Cátedra) argitaratu zuen, Caimán. Cuadernos de Cine aldizkarian lan egindako bost urteak biltzen dituena; Zunzunegui aldizkari horren Argitalpen Batzordeko kide da. 2014ko azaroan, sari bat jaso zuen Groupe de Recherche et Investigation de l’Image dans le Monde Hispanique (GRIMH) taldearen eskutik −Frantziako hispanista eta irudian adituek osatutako taldea−. 2017an, Bajo el signo de la melancolía. Cine, desencanto y aflicción lana argitaratu zuen, melankolia izeneko «gaixotasun kulturalaren» film dimentsioaren inguruko azterketa sakona.
Fitxa teknikoa
Egilea: Santos Zunzunegui
Editorea: Shangrila Textos Aparte, Elías Querejeta Zine Eskola
Orrialde kopurua: 202
ISBN: 978-84-124128-6-4
Urtea: 2022