Zahra Vargas (1980) Veveyn bizi da, Suitzan, eta aita afganiarra eta ama franko-suitzarra ditu. Zineman lizentziaduna da Genevako HEADen (Cinéma du Réel - Haute École d'Art et de Design), eta Fotografia Zinematografikoan diplomaduna Buenos Aireseko SICAn (Sindicato de la Industria Cinematográfica Argentina). 2007tik 2011ra bitarte Argentinan bizi izan zen, eta gero Txilen; bertan, ikus-entzunezko estudio bat sortu zuen, Kairos Studio, eta lan zinematografikoak produzitu zituen hainbat arlotan, hala nola garapen iraunkorrean, arkitekturan edo antropologian (http://kairosworks.net). 2010ean, Disconformidad / Disagreement bideoinstalazioa aurkeztu zuen Santiagoko (Txile) MAC arte garaikidearen museoan. 2014an, tailer batean parte hartu zuen Naran, Naomi Kawaserekin, eta Ame no ukihashi (Floating bridge of heaven) zuzendu zuen. Bere graduazio filma, La fin d'Homère (Homer, a hunter's fate), Valais eskualdeko ehiztarien parte hartzearekin egin zen. 2015ean nazioarteko zenbait jaialditan hautatu zuten, hala nola IndieLisboa, Entrevues (Belfort), Kurzfilmtage (Winterthur) eta Clermont-Ferrand Short Film Festival jaialdietan. 2016an, Berlingo kritikaren astean eta Municheko Dokfest-en (Filmschool Megaherz saria) aurkeztu zuten. 2019an, lau hilabetez Buenos Airesen egon zen, bere lagun Andreas Fontanaren Azor (Suitza/Frantzia/Argentina) film luzea filmatzen. Gaur egun, bere lehenengo film luzea egiten ari da (La turba izenekoa).
Profil honen azken eguneratzea: 2020