2016-2020 aldian, Zinematografia Zuzendaritzako Lizentziatura ikasi zuen Argentinako Zinemaren Unibertsitatean. 2018tik 2020ra bitarte, hainbat jaialditako gonbidatuen arloan lan egin zuen, hala nola Buenos Aires Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdian (BAFICI), Mar del Platako Nazioarteko Zinemaldian (MDQFILMFEST) eta Buenos Aireseko Nazioarteko Jaialdian (FIBA). 2020an elkartrukea egin zuen Belgikako Ku Leuven unibertsitatean, antropologiarekin, kultura aniztasunarekin eta dantza garaikidearekin lotutako programa bati esker. Berlinale Talents Buenos Aires 2021erako hautatua izan zen. 2022an, film labur esperimentalen sorta baten ekoizpen lana egin du, La contracción de la espera, Buenos Aireseko Teatro Colón antzokiarekin batera, eta Ritmo en las Artes jardunaldietan aritu da, Buenos Aireseko Arte Unibertsitate Nazionalarekin batera. Buenos Aires probintziaren barrualdean performanceak/kultur ekitaldiak egiten dituen APOCA taldeko kide da, eta LGBTQIA+ pertsonen eskubideen alde agertu da. Gaur egun, tesia prestatzen ari da Argentinako zinema garaikideari buruz, artxiboko materialarekin egindako dokufikzioetan oinarrituta. Argentinako Cervantino Jaialdian film laburrak programatzen ditu eta ikus-entzunezko materialen eta kultur ekitaldien ekoizlea da.
Profil honen azken eguneratzea: 2022