Francisca Alarcão

Creación
Francisca Alarcão (2023-2024)

Francisca Alarcão Lisboan jaio zen 2000. urtean. Institutuan zegoela, komunikazio diseinua ikasi zuen, eta ikasketa horien barnean zeuden argazkigintza eta serigrafia. 2021. urtean, Lisboako Antzerki eta Zinema Eskolan graduatu zen, y bertan, beste film labur batzuen artean, hauek egin zituen: Moving Tide (2021) —DocLisboa 2020 eta Curtas Vila do Conde jaialdietan parte hartu zuen— eta Goodbye, Beach (2022) —IndieLisboa 2022 jaialdian estreinatu zen. Zuzentzeaz gainera, ekoizpenean ere lan egiten du, bai eta zuzendari laguntzaile eta gidoien gainbegiratzaile gisa ere. Halaber, aktorea ere bada, eta João Rosas, Leonor Noivo eta Mariana Santana zuzendarien filmetako protagonista izan da. Gaur egun, Serpako Museo Etnografikorako lan egiten du, eta etorkizunean izango duen erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezko edukien arduraduna da.

Profil honen azken eguneratzea: 2023