Mònica Cambra

Creación
Mònica Cambra (2023-2024)

Cambrilsen (Tarragona) jaio zen eta Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Muntaketa zinematografikoan espezializatu zen BSM-UPFn. Un sol radiant film luzearen zuzendaria eta muntatzailea da, beste batzuekin batera. Filma Atiende Films-ek ekoitzi zuen eta D’A Film Lab 2022 programako film irabazlea izan zen. Halaber, Mareas Ocultas ingurumenaren arloko film luzea ere zuzendu du, DocsBarcelona 2020 jaialdia irabazi zuena. Harrezkero, fikziozko, ez fikziozko, saiakera bisualeko eta found footage arloko piezak muntatzen lan egiten du.

Profil honen azken eguneratzea: 2023