Ikus-entzunezko bitartekoetan egresatu zen Los Andes Unibertsitatean (Venezuela). Gainera, eszenaratze eta aktoreen zuzendaritzako ikasketak egin zituen EICTVn eta Di Tellako Zinema Programako graduduna da (2022); han, hainbat film labur egin zituen (postprodukzioan). Bere La culpa, probablemente film laburra (2016) hirugarren geratu zen Canneseko La Cinéfondation atalean. Bere hurrengo film laburra, El hombre de cartón (2017), Montreal, Biarritz, ZINEBI, Huesca, PÖFF eta Kairoko zinema jaialdietan aukeratua izan zen. Gaur-gaurkoz, bere lehen film luzea garatzen ari da, Muchachos bañándose en el lago. Egitasmo horrek Carolina Fundazioaren beka eskuratu zuen IBERMEDIA 2020 Proiektuen Garpenerako Ikastarorako. 2022an Locarnoko Jaialdiaren Open Doors saria jaso zuen, eta Cinémas du Monde funtsak eskuratu zituen. Bere lanetan eszenaratzearen soiltasuna, argirik eza, haurren begirada eta migrazioaren ondorioak aztertu ohi ditu.
Profil honen azken eguneratzea: 2023