Valentziako Unibertsitateko doktorea eta Madrilgo Carlos III .a Unibertsitateko Komunikazio Saileko irakasle titularra, Espainiako Zinemaren Unibertsitate Institutuko eta Tecmerin (Telebista-Zinema: memoria, ordezkaritza eta industria) ikerketa-taldeko kidea da. Ikertzaile bisitari gisa egonaldiak egin ditu Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan eta New Yorkeko Unibertsitatean, eta hitzaldiak eman ditu Cambridgeko Unibertsitatean, Sorbonako Unibertsitatean eta Budapesteko Europako Unibertsitate Zentralean. Ikertzaile gisa dituen interesen artean, zinemaren eta historiaren arteko harremanak, artxibo filmikoa eta antifaxismoaren eta feminismoaren kultura zinematografikoak daude. Espainiako Filmategiarentzat, Mostra Internacional de Films de Donesentzat, Budapesteko Open Society Archivesentzat eta Iberoamerikako Institutuarentzat komisario independente gisa egindako lanean ere alderdi horiek aztertu ditu. El cuerpo y la voz de Margarita Alexandre (2016), Spain is US. La guerra civil española en el cine del Popular Front (1936-1939) (2013) eta Ser o no ser. Ernst Lubitsch (2005) liburuen egile da, baita Contraculturas y subculturas del cine latinoamericano (1975-2015) (2019) eta Piedra, papel y tijera: el collage en el cine documental (2009) lanen editorea ere. Bere artikulu berrienak Feminist Media Histories, Feminist Media Studies eta L 'Atalante zinema-ikasketen aldizkarian azaldu dira.
Profil honen azken eguneratzea: 2021