Leire Apellaniz

Ekoizlea eta zinemagilea
Leire (Sorkuntza)

Leire Apellanizek (Bilbo, 1975) hamar urte baino gehiago daramatza Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko departamentu teknikoko arduradun gisa. Aldi berean, hainbat ikus-entzunezko proiektutan lanean aritu da produktore gisa, 2013an, Aritz Morenorekin batera sortutako Sr. & Sra enpresaren bidez. 2015ean, bere lehen film luzea ekoitzi eta zuzendu zuen: El último verano. Dokumental hori nazioarteko hainbat lehiaketetan aukeratua izan zen, Bafici edo Karlovy Vary lehiaketetan, besteak beste. 2016an, Ihesa film laburra ekoitzi zuen, Alejandro Díaz Castañok zuzendua. 2017an, Mudar la piel film luze dokumentala, Ana Schulz eta Cristobal Fernándezena, ekoitzi zuen Labyrint Filmsekin. Egun Las letras de Jordi filmatzen ari da, Maider Fernández Iriarteren lehen filma, eta azken ukituak ematen ari da udazken honetan Aritz Morenoren lehen film luzea (Ventajas de viajar en tren) filmatzeko, Sr&Srak ekoitzia Morena Films-ekin batera. Zinema esperimentalagoarekiko duen interesak bultzatuta, filmaketarako ekoiztetxe berri bat sortu zuen Gipuzkoan, Ion de Sosa errealizadore eta argazki zuzendariarekin batera. Azken horren lehen proiektua La leyenda dorada film laburra izango da, Chema García Ibarrarekin batera zuzenduko duena.

Profil honen azken eguneratzea: 2021