Gonzalo De Pedro

Komisarioa

Gonzalo de Pedro Amatria (Iruñea, 1978) zinema-programatzailea eta unibertsitateko irakaslea da. Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko irakaslea izan da, eta Hong Sangsoo, Ross McElwee, Jem Cohen edo Werner Herzog zinemagileei buruzko saiakerak argitaratu ditu. Programazioaren arloan izan duen esperientziari dagokionez, Iruñeko Punto de Vista Jaialdian programatzaile eta programazio-koordinatzaile gisa aritua da 2014ra arte; Film Society of Lincoln Center, FIDMarseille edo Reina Sofia Museoko zinema-zikloen komisariotza-lanak ere egin ditu, besteak beste. Locarnoko Zinemaldiko hautapen-batzordeko kide izan zen 2014tik 2018ra, eta Espainiako Filmategiko eta Valdiviako Nazioarteko Zinemaldiko programatzailea. 2018 eta 2021 artean Cineteca Madrideko (Matadero Madrid) zuzendari artistikoa izan zen.

Profil honen azken eguneratzea: 2022