Beli Martínez

Ekoizlea
Beli (Sorkuntza)

Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatua Filmika Galaikan ekoizlea da, zinema autoralean espezializatutako enpresa, eta Lois Patiño eta Matías Piñeiroren (Sycorax, 2021), Helena Girónen eta Samuel M. Delgadoren (Eles transportan a morte, 2021), Eloy Encisoren (Longa Noite, 2019) eta Jessica Sarah Rinland-en (Those that, at a distance, resemble another, 2019) azken lanak ekoitzi ditu. Bere filmek Locarno, Mar del Plata, BAFICI, FICUNAM, Transcinema, Zinebi edo Play-Doc bezalako jaialdietan epaimahaiaren onespena jaso dute, eta MoMA, Reina Sofía Museoa edo Harvard Film Study Center bezalako zentroetan ikusi dira.

Profil honen azken eguneratzea: 2022