Maddi Lopez de Arkaute

Ikertzailea
Maddi (Tutorea)

Artearen Historian lizentziaduna da (Euskal Herriko Unibertsitatea), Ikus-entzunezko Ondarean masterra du (Madrilgo Complutense Unibertsitatea) eta ikus-entzunezko materialen kontserbazioan espezialista da (The L. Jeffrey Selznick School of Film Preservation, George Eastman Museum, Rochester, New York). Arte moderno eta garaikide museo eta filmategi ezberdinetan trebatu izan da, besteren artean, Anthology Film Archives, Filmoteca Española, Collezione Peggy Guggenheim eta MoMA museoetan. Gaur egun ikus-entzunezko bildumen laguntzaile eta ikerlari gisa egiten du lan “Pieza zinetikoak eta abangoardia eskopikoak” proiektuan Gordailua eta EQZErentzat.

Profil honen azken eguneratzea: 2022