Anna Ferrer Homs (Vic, 1990) Artearen Historian graduatu zen Bartzelonako Unibertsitatean eta Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritzean titulatu zen Kataluniako ESCRBCn, Dokumentu Grafikoaren espezialitatean. Azken urteotan, INSPAIn (Gironako Diputazioaren Irudiaren Zentroa) artxibo-teknikari gisa lan egin du, eta kontserbatzaile eta zaharberritzaile independente gisa proiektuak garatu ditu Kataluniako eta Euskal Herriko artxiboetan eta kultura-erakundeetan, besteak beste, Donostia Zinemaldian. 2018/19an Elías Querejeta Zine Eskolako Artxiboko graduondokoa egin zuen, lehen promozioaren barruan. Gaur egun, Kutxa Fundazioaren argazki-funtsen kontserbazioan lan egiten du.
Profil honen azken eguneratzea: 2022