Alessandra Boulos (Sao Paulo, 1994) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Fundação Armando Álvares Penteado-n (FAAP/Sao Paulo). 2019an, komisariotzako graduondokoa egin zuen Elías Querejeta Zine Eskolan. Banaketa eta programazio arloan bost urte baino gehiagoko esperientzia du, Vitrine Filmes eta Atera Films bezalako enpresekin edo Euskadiko Filmategia bezalako erakundeekin lan eginez. FVrekin, Tabakalera (Donostia), Artium (Gasteiz) eta Bilboko Arte Ederren Museoa bezalako erakundeetan proiektatu diren zikloak komisariatu ditu.
Gainera, ikus-entzunezko ekoizpen lanak ere egiten ditu eta hainbat proiekturen ekoizpen zuzendaritza egin du, besteak beste, Marina Palacioren "Así Seguirán Las Cosas" opera primaren lehen zatia, baita Jaume Claret Muxarten "Los Danubios" film laburra ere, bi artistak Ikusmira Berriak garapen programako egoiliarrak. Víctor Iriarteren azken film luzearen zuzendaritza taldean ere parte hartu du, "Sobre todo de noche", Veneziako Jaialdiko Giornate degli Autori-n estreinatua. 2022tik, ekoizpen exekutiboaren arloan lan egiten du, Señor & Señora eta Apellaniz y de Sosa enpresen barruan.
Profil honen azken eguneratzea: 2025