Acciones de investigación /

Project One

Rank and File (Sylvia Harvey, 1972) filmaren digitalizazioa

Alberto Berzosa eta Miguel Errazu ikertzaileek 2021ean Super 8 moldeko praktikei buruzko galdetegi ireki bat banatu zuten ikertzaile, zinemagile, kolektibo eta aktibisten artean. Baliabide horrekin bizi izandako esperientzien mapa bat marrazten duten erantzunak Berzosak eta Errazuk batera editatutako zenbaki bereziaren zati dira, 2022an argitaratu dira Secuencias. Revista de historia del cine aldizkarian.

Sylvia Harvey ikertzaile eta irakasle britainiarrak bere erantzunean gogora ekarri zuen Los Angelesko Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA) master ikasle gisa bizi izandako esperientzia:

"1972 eta 1975 bitartean, nire prestakuntza urteetan, Kaliforniako Unibertsitateko Zinema Eskolan (UCLA), Los Angelesen, egin nituen graduondoko ikasketak. Masterra egiteko, ikasle guztiek egin behar zuten Project One delakoa, bai “ekoizpen" bidea egiten ari zirenek bai “critical studies” egiten ari zirenek. Film labur bat egin behar zen Super 8 moldean, ikastetxeak agintzen zuen formatuan, eta hari 16 mm-ko filmean oinarri magnetikoan grabatutako soinu banda eransten genion. Helburua ez zen soinua sinkronizatzeko ahaleginak egitea, eta beraz, ez zegoen lip-sync delakorik, baina ikastetxeko proiekzio kabinak bazuen film horiek soinu pista magnetikoarekin batera erakusteko bide bat. Praktika egokia izan zen soinu nahasketari buruz pixka bat ikasteko".

Harveyk Londresko bere artxibo pertsonalean gordetzen zituen Rank and File (1972) izenburuko bere “Project One” lanaren errealizazioan parte hartutako elementu guztiak: Super 8 moldean egindako azken muntaketaren kopia bat, Super 16 mm moldean egindako soinu magnetikoaren bobina bat eta baztertutako ale batzuk, guztiak argitara eman gabeak bost hamarralditan. Los públicos del arte y la cultura visual contemporáneas en España (PID2019-105800GB-I00) ikerketa proiektuarekin elkarlanean, 2022 eta 2023 bitartean Elias Querejeta Zine Eskolan ikuskaritza, digitalizazio eta postprodukzio lanak egin ziren Rank and File filmeko material guztien 2K-ko kopia digital berri bat ekoizteko. Material horiek Punto de Vista Jaialdian estreinatu ziren, 2023ko martxoan.

vlcsnap-2023-03-13-10h24m40s643-bqxo
vlcsnap-2023-03-13-10h25m21s673-prop
vlcsnap-2023-03-13-10h25m39s470-eanf
vlcsnap-2023-03-13-10h25m06s820-mpcf
vlcsnap-2023-03-13-10h23m33s387-onvs
vlcsnap-2023-03-13-10h23m52s871-puvd
vlcsnap-2023-03-13-10h24m40s643-bqxo
vlcsnap-2023-03-13-10h25m21s673-prop
vlcsnap-2023-03-13-10h25m39s470-eanf
vlcsnap-2023-03-13-10h25m06s820-mpcf
vlcsnap-2023-03-13-10h23m33s387-onvs
vlcsnap-2023-03-13-10h23m52s871-puvd
vlcsnap-2023-03-13-10h24m40s643-bqxo
vlcsnap-2023-03-13-10h25m21s673-prop
vlcsnap-2023-03-13-10h25m39s470-eanf
vlcsnap-2023-03-13-10h25m06s820-mpcf
vlcsnap-2023-03-13-10h23m33s387-onvs
vlcsnap-2023-03-13-10h23m52s871-puvd
vlcsnap-2023-03-13-10h24m40s643-bqxo
vlcsnap-2023-03-13-10h25m21s673-prop
vlcsnap-2023-03-13-10h25m39s470-eanf
vlcsnap-2023-03-13-10h25m06s820-mpcf
vlcsnap-2023-03-13-10h23m33s387-onvs
vlcsnap-2023-03-13-10h23m52s871-puvd

Allyson Nadia Field ikertzaileak dioen bezala, UCLA Project One Films erabakigarriak izan ziren mugimendu zinematografiko batzuk sortzeko, hala nola La Rebellion,  “energia ikaragarria, bizitasuna eta gordintasuna ezaugarri dituzten ariketekin, egin ziren ingurune kulturala eta haren mugimendu politikoak, kezka sozialak eta genero itxaropen arloko arazoak islatuz”. Rank and File filmean, Los Angelesko langile sindikatu baten barruko gatazketara hurbiltzen da Harveyren kamera komunitate afroamerikarraren eta mexikarraren arteko arraza tentsioek, erakunde sindikalek Vietnamgo gerraren itzalpean eta AEBen kanpo politikarekiko duten jarrerak eta Nixonen 1972ko hauteskunde garaipenaren atarian belaunaldi berrien desegite politikoak markatutako unean. Harveyren hitzetan:

"Oraindik ere kontserbatzen dudan filmak Los Angelesko langile sindikatu baten barruan gertatzen zen ustelkeria zuen gaia, aski bortitza (…) Soilik soinu grabagailuarekin egin nituen elkarrizketak, irudirik hartu gabe. Sindikatuko talde aski ausarta zen, buruzagi ustelak baztertzen eta haien lekua hartzen ahalegintzen ari zen. Kontratazio bulego baten antzera jarduten zuen sindikatuak. Zerrenda batean izena ematen zenuen iristen zen hurrengo lanerako txanda hartzeko. Baina funtzionarioek lanpostua "mahaipetik" saltzen zizkieten Mexikoko langile dokumenturik gabeei (batzuek, oker, "ilegal" deitzen dietenei). Erraz irudikatu daitekeenez, Los Angelesen handia zen eta da komunitate hispanoamerikarra, tartean dokumentuak badituztenak eta ez dituztenak. Orduan elkarrizketatu nituen langile xumeak oso ausartak ziren eta, segur aski, arrisku fisikoak gainditu beharko zituzten. Kontratazio praktika ustel horrek zekarren zatiketa eta etsaitasun gero eta handiagoaren aurka lan egiten saiatzen ari ziren".

PELIKULA

Rank and File (Sylvia Harvey, 1972) | Elías Querejeta Zine Eskolan egindako 2K digitalizazioa (2023)

Fitxa teknikoa

Lantaldea:

Laura Ibáñez (ikuskaritza, digitalizazioa, postprodukzioa).

Alberto Berzosa (CSIC), Miguel Errazu (UAM), Pablo La Parra Pérez (EQZE) (koordinazioa).

Lotutako erakundeak:

Los públicos del arte y la cultura visual contemporáneas en España (PID2019-105800GB-I00) ikerketa proiektua, Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Zentroa, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

Kronologia:

2022ko ekaina-2023ko otsaila