Granadakoa da, eta Malagako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen; ondoren, ikaskide batzuekin batera, Magnolia izeneko aldizkaria sortu zuen, zinemaren kritika eta analisia online argitaratzen zituen argitalpena, hain zuzen. Geroztik, hainbat hedabide espezializaturekin kolaboratu du; bitartean, diziplina anitzeko prestakuntzarekin jarraitu du. VideoLab masterra burutu zuen, eta, gaur, zinema kritika komunikazioarekin uztartzen du. Punto de Vista prentsa kabineteko kide izan zen, eta Festival Internacional de Jóvenes Realizadores de Granada jaialdiaren antolakuntzan parte hartzen du.
Profil honen azken eguneratzea: 2018