Gizarte Komunikazioan lizentziaduna da Uruguaiko Unibertsitate Katolikoan, eta azkeneko hamar urteetan hainbat eratako ondare zinematografikoa eta ikus-entzunezko artxiboko materiala zaintzen eta ikertzen aritu da. Gaur egun, Uruguaiko Unibertsitate Katolikoaren Prof. Dina Pintos ikus-entzunezko artxiboan laguntzailea da. 2017an eta 2018an Alfredo Zitarrosa uruguaitar kantautorearen ikus-entzunezko artxiboa digitalizatu zuen taldearen kide izan zen, Uruguaiko Errepublikaren Unibertsitateko Artxibo Nagusiko Ikerketa Historikoaren Arloko Ikus-entzunezkoen Babeserako Laborategian. 2014an sortu zenetik, Cine Casero UY kolektiboaren kidea da. Kolektibo horren hasierako helburua zen komunitateari kontserbazio jardunbide egokien berri ematea, artxibo pertsonalek eta familiarrek hurrengo belaunaldientzat eskuragarri egoten jarraitu dezaten, baina haren jarduera beste arlo batzuetara ere ari da hedatzen, oso arin gainera; esate baterako, memoria berreskuratzera eta sorkuntza artistikora. Gaur egun, El gran film del Uruguay proiektua gauzatzen ari da kolektiboa, ANIP-SODREren Carlos Alonso Bildumako nitratozko filmen 45 lata berrikusteko asmoz.
Profil honen azken eguneratzea: 2020