Mayra Moránek (1988, Santiago, Txile) Zinemako eta Telebistako Errealizadorearen titulua lortu zuen Txileko Unibertsitatean, APUNTE 1: del error y los fragmentos izeneko film labur esperimentalarekin. Lan ildo horri eutsi dio muntatzaile lanetan diharduen bitartean, eta hamar film luze egin ditu eta orain hamaikagarrena egiten ari da, beste gauza batzuen artean. Ikerketa pertsonal gisa, APUNTES film sorta osatzen jarraitzen du; ikus-entzunezko produkzioaren inguruko oharrak uzten ari da bertan, autobiografia anonimo baten moduan jasota, eta gero eta gehiago jotzen du bideo-saiakuntzara eta artxiboari buruzko hausnarketara. 2017an, beka jaso zuen Madrilen kokatuta dagoen LAV eskolan Sorkuntza eta Ikus-entzunezko Jardunbide Garaikideen masterra egiteko. Bertatik, Txilerako muntaketak egiten jarraitzen du, baina, aldi berean, Espainiako ekoizpenetan kolaboratzaile gisa lan egiten hasi da.
Profil honen azken eguneratzea: 2020