1991n jaio zen Iruñean eta gaur egun Bartzelonan bizi da. ESCACen (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) graduatu zen, Dokumentalen Zuzendaritzako espezialitatean. Bere Mikele film ertain dokumentala DocumentaMadrid-en estreinatu zuten eta ikusgai egon zen Estatuko zein nazioarteko hainbat jaialditan; gainera, horietako batzuetan (DocumentaMadrid, Alcances, Bartzelonako zinemaren eta giza eskubideen jaialdia, Iruñeko zinemaren eta emakumeen jaialdia, etab.) saritua izan zen. Lehenago, Goi Mailako Errealizazio Gradua egin zuen ESCIVI zinema eta bideo eskolan, eta praktikak Krakoviako (Polonia) zinema ekoiztetxe batean egin zituen. Errealizadore gisa lan egiteaz gain, irakaskuntzan ere aritu da eta ESCACen eta Bartzelonako probintziako hainbat institututan dokumental eskolak eman izan ditu. Bereziki dokumentala interesatzen zaio, eta DOCMAren (Espainiako zinema dokumentalaren elkartea) kidea da; gaur egun, bere hurrengo dokumentala ekoizten ari da.
Profil honen azken eguneratzea: 2020