1995ean jaio zen, Budapesten (Hungaria), eta 2015ean zinematografiaren teoriako ikasketak egiten hasi zen. Ikasten ari zela, zinematografiako kuradoretzaren mundua ezagutzen hasi zen gogo handiz, eta Vienara joan zen jardunbide horri buruz gehiago ikastera, Österreichisches Filmmuseum museoan eta Viennale zinema jaialdian. Hungarian aldi berean nagusitzen ziren eguneroko kritika zinematografikoaren primitibotasunetik eta erudizio lehorretik atzera bueltarik gabe askatu ondoren, bere programazioaren, aukeraketaren eta kuradoretzaren ikuspegia hitzez adierazteko terminoak eta adibideak aurkitzea lortu zuen. Budapestera itzuli zenean, arte galerietan proiekzioak antolatzen eta hitzaldiak ematen hasi zen, eta ordura arte Hungariara iritsi ez ziren filmak proiektatu zituen. 2019an, Budapesteko Hungarian Jewish Museum and Archives museoaren lehenengo film sorta antolatu zuen; urtebeteko iraupena duen sorta da, eta juduen inguruko estereotipoen azterketa sakona egiten du, era askotako filmen bidez.
Profil honen azken eguneratzea: 2020