Pablo Lillo

Comisariado
Pablo Lillo (C03 (2020-2021))

Albaceten jaio zen, 1997an. Gaur egun, Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak amaitzen ari da Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean. Seihileko bat egin zuen Baltic Film, Media, Arts and Communication School-en (Tallinn), non argazkigintzaren, instalazioaren eta autoedizioaren alorrak esploratu zituen, eta hainbat erakusketa eta argitalpen egin zituen (La mejor fruta que nunca probé; Õismäe; Candela, candelae; eta Supermarket love). Ikasten ari den neurrian, bere zinemarekiko interesa ekoizpenera eta komisariotzara bideratzen joan da. Batez ere ez-fikziozko zineman jartzen du begirada, eta bereziki hegemoniaren kontrako diskurtsoak, estetikak eta politikak planteatzen dituen zineman. Praktikak egin ditu 9 hilabetez Avalon PCn. Gaur egun programatzailea da Cineteca Madrid-en, CineZeta: jóvenes programadores proiektuan. Abycine Lanza 2019n koordinatzaile lana egin du.

Profil honen azken eguneratzea: 2020