Lima, 1998. Limako Unibertsitatean Komunikazioko graduaren lehen bi urteak egin ostean, Madrilgo Carlos III.a unibertsitatera aldatu zen ikasketak jarraitzeko. Gaur egun, unibertsitate horretako Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua bukatzen ari da, eta zinemaren eta ikus-entzunezko komunikazio, kultura eta industriaren gaietan espezializatzea da bere asmoa. Madrilen, UC3M unibertsitateko Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Laborategian egin du praktikaldia; era berean, LESGAICINEMAD zinema jaialdian parte hartu zuen 2019ko eta 2020ko edizioetan, ikuskatze batzordeko kide eta boluntario gisa. Bi film labur zuzendu ditu eta, berriki, “Espacio en off” blog kulturala sortu du Instagram plataforman; blog horren bitartez, askotan ezkutuan geratzen diren proposamen artistiko garrantzitsuei buruz hitz egitea lortu nahi du.
Profil honen azken eguneratzea: 2021