Zinemagile eta animatzaile tradizionala da. Margolaritza espezialitatea ikasi zuen, Peruko Pontificia Universidad Catolicaren Arte Fakultatean. Sei urtetik gorako eskarmentua du erakunde eta kanaletarako bideoklipak eta animazio segmentuak egiten. Artista gisa, hainbat erakusketa indibidual egin ditu, eta erakusketa kolektiboetan parte hartu izan du. 2016. urtean, beste artista batzuekin batera, Tenis estudio sortu zuen, ikus-entzunezko ekoiztetxe bat, zinemarako 2Dko animazio tradizional eta esperimentalean espezializatuta dagoena. Gaur egun, bere lehen film labur esperimentala zuzentzen ari da, Las cosas bien hechas, eta animazioak prestatzen ari da ere La danza de los Mirlos film dokumentalerako.
Profil honen azken eguneratzea: 2022