Lorena Patricia García Espino

Comisariado
Lorena Patricia García Espino (2022-2023)

Ikus-entzunezko Komunikazioa egin zuen Peruko Pontificia Universidad Católican, eta hedabide berriei buruzko ikasketak Texasko Unibertsitatean (Austin). Haren proiektuek transfikzioak, bideoartea, errealitate birtuala eta zinema hedatua esploratzen dute, eta Peruko nahiz nazioarteko jaialdietan eman izan dira. Kultura sektorearen barruan egin duen lanari dagokionez, zinema kudeaketa eta kuradoretzaren arloetako prestakuntza eman du, eta programatzaile gisa parte hartu du jaialdi hauetan: Mi Primer Festival (Peru), Festival Hecho Por Mujeres (Peru), Festival Ojo de Pescado (Txile), EmpoderArte (Peru), Sala Robles Godoy Kultura Ministerioan (Peru). Era berean, egoera kalteberan dauden gazteen hezitzailea da, zinemaren eta hedabide berrien bidez gizartea eraldatzeko “Wayna” eta “Imilla” proiektuetan, Margarita eta Santa Margarita Gazteen Errehabilitazio eta Diagnostiko Zentroetan; halaber, gazte erakundeekin ere egiten du komunitateetan. Haren kultura kudeaketako proiektuek eta jaialdiek Kultura Ministerioaren eta Estatu Batuetako Enbaxadaren sariak jaso dituzte, eta Peruko Independentziaren Berrehun Urteurrenaren Proiektu Bereziaren saria. Hermanas Mirabal ekoiztetxearen sortzailea da, non emakumeek eta disidenteek eginiko partaidetza zinema bultzatzen baita, genero ikuspegiaz. Era berean, AmiXR ekoiztetxearen sortzaileetako bat da, Errealitate Hedatu eta Arte Sortzailearen errealizazioan eta ikerketan diharduen lehen enpresa. Bertan, Errealitate Areagotua, Errealitate Birtuala, Gang-ak, Hackactivismoa eta teknologia berriei lotutako beste esplorazio batzuk lantzen dira.

Profil honen azken eguneratzea: 2022