Ekoizlea, argazkilaria eta muntatzailea. Medikuntza Zientzietako prestakuntza jaso zuen Frantzian eta Argentinan, eta 2012. urtean, Uruguaira eta Humanitateetara itzuli zen, zinema dokumentala ikertzeko. 2016. urtean, Sofía Casanovak eta Sofía Córdobak zuzendutako Dos Orientales (Uruguai, 2018) lanaren ekoizpen exekutiboa egin zuen. 2016-2018 urteen artean, Phono-Cinema Uy ekoitzi zuen, Nazioartkeo Zinema eta Musika Mostran. 2019. urtean, Byobu plataforma sortu zuen, eta bertatik, Ida Vitale ekoizten ari da, María Arrillagaren opera prima, postprodukzioan dagoena. Gizarte Komunikazioan lizentziatua da (UCADAL), eta Muntaketa diplomaduna, Uruguaiko Zinema Eskolan.
Profil honen azken eguneratzea: 2022