Komunikazio Zientzietan lizentziaduna La Salle Cancun Unibertsitatean, eta Arte Plastikoen Eskola Nazionaleko (gaur egun Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Arte eta Diseinu Fakultatea da) Kultura Kudeaketan diplomaduna. Nadia Olverak hezkuntza erakundeetarako sustapeneko eta barne komunikazioko kanpainak garatzen ekin zion lanbide ibilbideari. Azken zortzi urteotan, eta kulturaren kudeaketa eta sustapena bere lan ildo nagusi bihurtzeko asmoz, hainbat zinema jaialditan kolaboratzaile lanetara eta ekoizpen zinematografikora bideratu du jarduna. Guanajuato International Film Festival jaialdian hasi ondoren, hainbat proiekturekin jarraitu du, hala nola, UNAM Nazioarteko Zinema Jaialdia, Los Caboseko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia; era berean, sustapen eta prestakuntza artistiko eta zinematografikoko ekitaldietan ere aritu da, UNAMen Jarduera Zinematografikoen Zuzendaritzaren eta Kultura Zabalkundearen Koordinazioaren barruan. Aldi berean, Netflix eta Pianorako hainbat proiektu zinematografikoren ekoizpen sailean ere parte hartu du.
Profil honen azken eguneratzea: 2022