Paolo Tizón

Creación
Paolo Tizón (2022-2023)

Bere interes nagusiak Peruko adierazpen artistiko prehispanikoak, Indar Armatuen rola bere herrialdean eta maskulinitateen eraikuntza dira. Vino la noche y me quiso llevar bere lehen film luzean (postprodukzio fasean dago), militar hasiberrien talde baten kuarteleko bizitzari buruzko behaketa sentibera eta intimoa proposatzen du; gazte horiek Peruko VRAEM esaten zaion eremu batean esku hartze militarra egiteko prestatzen ari dira. Halaber, Sobre el cerro Lechuza (2020) film laburra zuzendu du, Peruko basamortuko geoglifo prehispanikoen gaineko hausnarketa bat. Film labur hori nazioarteko hainbat jaialditan eman dute, hala nola Mexikoko ULTRAcinema, Limako Al Este zinema jaialdia, eta bestelako banaketa gune alternatiboetan.

Profil honen azken eguneratzea: 2022