Manuel Mateo Gómez Ortega

Creación
Manuel Mateo Gómez Ortega (C06 (2023-2024))

Antropologo eta zinemagile kolonbiarra. San Antonio de los Bañoseko Zinema eta Telebistako Nazioarteko Eskolan Zuzendaritza Dokumentalean graduduna. Ánima

Lanarekin film labur latinoamerikar onenaren Astor Piazzolla saria jaso zuen Mar del Platako Nazioarteko Zinema Jaialdian. Bere Amanecerá ikus-entzunezko lana aintzatetsi eta erakutsi du Fundación del Nuevo Cine Latinoamericano fundazioak. Bere Oculta film laburra DocsLisboa 2021 jaialdiko Cinema de Urgencia atalean izan zen ikusgai. Bestalde, El Pastor dokumentalaren ekoizpena eta soinua landu zituen; lan horrek ohorezko aipamena jaso zuen FICUNAM 2022 jaialdian. Gaur egun, Efemérides film laburra garatzen ari da, eta bigarren hezkuntzako ikasleen zinema irakaslea da. Memoria eta ekologia politikoari buruzko galderen inguruan sortzen ditu lanak.

Profil honen azken eguneratzea: 2023