Hector Antonio Márquez Baca

Comisariado

Merkataritza Harremanetako Lizentziatura ikasi zuen Institutu Politekniko Nazionalean (IPN). Bere lanaren ardatza kultura kudeaketa eta zinemaldiak egitea izan da, eta Los Caboseko Nazioarteko Zinema Jaialdiko (2018-2020) gonbidatuen arloan eta Guanajuato International Film Festival jaialdiko (2015-2020) eta Gira de Documentales Ambulante egitasmoko (2018-2020) programazio arloetan parte hartu du. Gaur egun, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) Komunikazioko Lizentziatura amaitzen ari da, eta Cinépolis México enpresako programazio taldeko kidea da.

Profil honen azken eguneratzea: 2023