Andrea de la Torre Perleche

Comisariado
Andrea de la Torre Perleche (C06 (2023-2024))

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifizioan eta Ikus-entzunezko Banaketan eta Erakusketan diplomatua Cordobako (Argentina) Villa María Unibertsitate Nazionalean. Unibertsitatean egin zituen urteetan, Limako Al Este Zinema Jaialdiko produkzio laguntzaile gisa lan egin zuen. Esperientzia horrek zinemako profesionalen eta unibertsitate campuseko ikasleen arteko topaketak sortzera bultzatu zuen, baita bere fakultatean egindako film laburrak nola banatzen ari ziren ikertzera ere. Kulturaren eta garapenaren sustapenean aktiboki parte hartu nahi zuenez, 2022az geroztik Sundance Zinema Jaialdiko alumni boluntarioa da, eta Comunica Investiga Lab egitasmoan (Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifizioko komunikazio laborategia) parte hartzen du. Laborategi horretan, Peruko opera primen banaketa aztertzen du, Peruko zinemarako zer espazio eta aukera berri dauden aurkitzeko.

Profil honen azken eguneratzea: 2023