Maya Sfakianaki

Comisariado
Maya Sfakianaki (2023-2024)

Maya Sfakianaki komisario hasiberria da, film laburren edukia lantzen duena. 2017an, Zinema Ikasketan graduatu zen Kenteko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Londresko zinemetako hainbat ekitalditan lanean hasi zen. Curzon zein Picturehouse zinemetan lan egin zuen jaialdien ekoizpenera igaro eta Erresuma Batu osoko jaialdietan parte hartu aurretik. Besteak beste, jaialdi hauetan parte hartu du: BFI London Film Festival, London Short Film Festival eta Sheffield Documentary Festival. Bien bitartean, Disney eta AppleTV enpresen ekoizpenetarako lan egin zuen lokalizazioen zuzendari laguntzaile. 2020an, programatzaile aritu zen lehenengoz BFI Film Academy erakundean, eta horri esker, ekoizpenetik komisariotzara jauzi egin ahal izan zuen. Gaur egun, bere jaioterriko, Greziako, bi jaialdi handietako komisarioa da: Drama International Short Film Festival eta AegeanFF, non funtsen bilketa eta garapena ere bultzatzen dituen. Azken bi urteetan, galdera eta erantzunen saioak antolatu eta aurkeztu ditu Tesalonikako Nazioarteko Zinema Jaialdian eta bozkatu egiten du British Independent Film Awards sarietan, film laburren kategorian. Komisariotzan eta zineman egiten duen lana gai hauen ingurukoa izaten da besteak beste: sexualitatea, intimitatea eta erotismoaren irudikapena zineman. Besteak beste, Tape Collective eta BFI Film Academy komisariotza plataformetarako programatu du, eta, halaber, erakusketa fisikoak antolatu ditu Erresuma Batuko hainbat arte espaziotan.

Profil honen azken eguneratzea: 2023