Matteo Giampetruzzi 1999an jaio zen Italian, eta Zuzendaritza ikasi zuen Erromako Gian Maria Volonté zinema eskolan (2019-2022 hirurtekoa). Bere Beati i puri di cuore (2022) film laburrak NUFF - Nordic Youth Film Festival eta Visioni Italiane (Cineteca di Bologna) jaialdietan parte hartu du. Gaur egun, film luze kolektibo baten postprodukzio fasean dago. Lan hori 5 ataletan banatuta dago, beste hainbeste zuzendarik eginak (ikasketen amaierako proiektua). Bere proiektuak, askotan, queer alderdira bideratzen dira, edo maskulinitatearekin, nerabezaroarekin eta sexualitatearekin lotutako iruditeriak aztertzen dituzte. Fikzioa nahiz dokumentala lantzen ditu, bai eta bien arteko mugako tartea ere. Odense Talent Camp (Danimarka) eta Locarnoko Zinema Jaialdiko Documentary Summer School-en egitasmoetan parte hartu du, eta Donostiako eta Valentziako (Cinema Jove) jaialdietako gazte epaimahaiko kidea izan da. 2020az geroztik, film laburren programatzailea da Erromako Giornate di Cinema Queer jaialdian.
Profil honen azken eguneratzea: 2023