2016 eta 2019 artean, Buenos Aireseko Zinema Unibertsitatean Gidoigintzako teknikatura ikasi zuen, eta zinema proiektu batzuetan lan egin zuen, script doktore gisa. 2020an, COVIDaren pandemiaren ondorioz, Italiara itzuli zen, eta ikasketak utzi. Italiako zinema munduan lana bilatu ondoren, urte horretan bertan, Lago Film Fest jaialdiko hautaketa taldearekin bat egin zuen. 2021ean eta 2022an Princìpî Sariaren hautaketa koordinatu zuen, 25 urtetik beherako zuzendarien lanentzako lehiaketa. 2023an zinema programazioko buru bihurtu zen, eta jaialdiko lehiaketa guztiak komisariatu zituen zuzendaritza artistikoarekin batera. Halaber, komisarioa izan zen, Nolitha Mkulisi ekoizle eta zuzendariarekin batera, Hego Afrikako zinemari buruzko ikuspegi batean, eta film labur garaikideen bidez ikuspegi horren irakurketa historiografikoa eta estilistikoa teorizatu zuen. 2021ean, Rodolfo Sonego Sarian (umorezko zinemako gidoien lehiaketa) ere parte hartu zuen, hautaketa taldearen koordinatzaile eta zuzendaritza artistikoko laguntzaile gisa. Era berean, 2021ean, European Short Pitch Award sariko hautaketa batzordeko kidea izan zen.
Profil honen azken eguneratzea: 2023