Isabela Mouradian Amatucci

Archivo
Isabela Mouradian Amatucci (2023-2024)

Historian lizentziatu zen São Pauloko Unibertsitatean (Brasil). Historia Sozialeko Ikasketetako master bat egin zuen, eta Brasilgo Memoria eta Historia Ikasketetan espezializatu zen. Ikuspegi etnografiko baten bitartez, Brasilgo ipar-ekialdeko barnealdeko folk talde batek birsortutako eskualdeko fenomeno historiko baten ezinegona landu zuen. Masterra egin bitartean, Cinemateca Brasileira erakundeko zinema artxiboekin lanean hasi zen, lehenengo zerbitzu publikoarekin, eta ondoren, Brasilgo lehenengo zinema agentzia nazionaleko (Embrafilme) paperezko artxiboarekin. Halaber, Brasilgo kate publiko bateko (TV Cultura) telebista artxiboa digitalizatzeko proiektu bat koordinatzen parte hartu zuen. Uneotan, zaintza eta zaharberritzearen arloko espezializazio bat egiten ari da Sociedad por El Patrimonio Audiovisual (DiPra) erakundean, eta, bien bitartean, Cinemateca Brasileira erakundean dihardu, bertako nitratozko film ez identifikatuak ikertzen eta katalogatzen.

Profil honen azken eguneratzea: 2023