Carmen Alonso Álvarez

Archivo
Carmen Alonso Álvarez (C07 (2024-2025))

Hamabost urtez ikus-entzunezkoen sektorean lanean aritu ondoren, bere ibilbide profesionalaren norabidea aldatzea erabaki zuen. Hala, Informazio eta Dokumentazioko Gradua ikasten hasi zen 2019an, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Ikasi bitartean, ikus-entzunezko dokumentazioan lehen urratsak egiten hasi zen; Alok Media aholkularitzan, lehenik, eta autonomo gisa ondoren. Bere Gradu Amaierako Lana artxibo-iturrien bidez pertsonen bizitza berreraikitzean datza.

Artxibozain gisa aritzea, egiten dituen dokumentazio-proiektuetarako material-bilaketa etengabea eta 2024ko urtarrilean Xcéntric-ek antolatutako Artxibo filmikoen topaketa medio, errebelazio bat izan zuen: bere lurraldeko, Asturiasko, film-ondarea babesteko ikasten jarraitzea.

Profil honen azken eguneratzea: 2024