Esmeralda Esther Reynoth Flores Hernández

Archivo
Esmeralda Esther Reynoth Flores Hernández (C07 (2024-2025))

Esmeralda Reynoth Buenos Airesen (Argentina) errotutako hondurastarra da. Arte Konbinatuen gradua ikasi zuen Buenos Airesko Unibertsitatean, eta Goi- eta erdi-mailako heziketako irakasle-ikasketak egin zituen arlo horretan. Gainera, hezkuntza, zinema, artea eta halako gaiak ikertzen ere aritu da ikaskuntza-etxe horretan bertan. Edukien garatzaile gisa jardun zuen Tres de Febrero Unibertsitate Nazionaleko ikus-entzunezko ekoiztetxean, serie akademikoak eta kultura-entretenimenduko saioak ekoizten. Gaur egun, kritikari gisa egiten du lan kultura-aldizkari independenteetan eta zinemagintzaren eginkizunaren inguruan hausnartzen duten bestelako hedabideetan. Hala, Brasil, Argentina eta Europako zinemaldien eta zinema-zikloen berri ematen du, besteak beste. 2019an, epaile-lanetan aritu zen Mar de Platako Nazioarteko Zinemaldian. 2020an, Berlinale Talents programan parte hartu zuen eta epaimahaikide izan zen Festival Ícaro Honduras jaialdian. Kolonbiako Cine en Femenino jaialdiaren antolaketan parte hartzen hasi, eta espazio horren antolaketaren eta programazioaren zuzendari gisa aritu zen 2022an. Mariano Veliz-ek (Filosofía y Letras, UBA) zuzendutako Latinoamerikako zinema garaikidearen ikerketa-taldeko kide eta Kaikaya-ren (Hondurasko zinemagintzaren artxiboa eta ikerketa-espazioa) koordinatzaile ere bada. Gaur egun, Latinoamerikako Zinema Asteko foro iraunkorreko kide da Buenos Airesen, eta Zinema Unibertsitatearen Ikus-entzunezkoen Babesaren, Artxiboaren eta Praktiken Programa amaitu berri du.

Profil honen azken eguneratzea: 2024