Soziologoa eta Zinemaren Teorian eta Kritikan diplomatua. Zine-programatzaile, -ikertzaile eta -kritikari txiletar bat da, eta Latinoamerikako zinea eta iraganeko eta gaur egungo zinemagintza esperimentala ditu lan-arlo nagusi. 2019az geroztik, Valdiviako Nazioarteko Zinemaldiaren programazio-batzorde nagusiko kide da. Gaur egun, Latinoamerikako zinemagintza esperimentalari buruzko doktore-tesia amaitzen ari da, Lisboako Universidade Nova unibertsitatean (Portugal).
Profil honen azken eguneratzea: 2024