Nicolás Luis Carrasco Rincon

Comisariado

Nicolás Carrasco (Peru, 1990) Liman bizi den zinemagile, ekoizle, zinema-kritikari, programatzaile eta banatzailea. Besteak beste, honako film luzeak ekoizten egin du lan: Videofilia (y otros síndromes virales) (2015), Masabu (2016), La Migración (2018), El AntiFaz (2018), La Danza de Los Mirlos (2022), Punku (2024), Estados Generales (2024) eta Manifesta. Filmok hainbat espaziotan hartu dute parte: FIDLab-en, Ventana Sur-en, Porto/Post/Doc Meetings-en, MECAS Cine Casi Hecho-n, Málaga Work In Progress-en, WIP Mar del Plata-n, WIP Florianópolis-en, Caliko Jaialdiko Ekoizleen Aretoan, DocMontevideo-ko topaketetan, SANFIC Industria-n, FICVIÑA Industria Docs-en, BIFFF Market-en eta Translab-en. Gainera, nazioarteko hainbat zinema-jaialditan eman dituzte, hala nola Mar del Plata-n, BAFICIn, Black Canvas-en, Ambulante-n, Viña del Mar-en, Radical-en, ABYCINEn, In-Edit Barcelona-n eta In-Edit Brasil-en. Halaber, ikasle izan da 2015eko Locarno Critics Academy-n, 2016ko Buenos Aires Talents-en, 2019, 2021 eta 2022ko Robert Flaherty Film Seminar-en eta RAW: Arché→MRG//Work 2020 para Critica e Investigación egonaldian.

Zuzendari-laguntzaile eta produkzio-koordinatzaile lanak egin zituen Juan Daniel Fernández Moleroren Videofilia (y otros síndromes virales) obran, Tiger Award saria irabazi zuen Rotterdamgo Zinemaldian (2015) eta Peru ordezkatzeko hautatu zuten Oscar sarietako Film Atzerritar Onenaren kategorian (2016). Horrez gain, zuzendari-laguntzaile izan zen Dana Bonilla eta Ximena Valdiviaren Lima Grita (2018) dokumentalean eta Huanchaco artista perutar ezagunaren La chucha perdida de los incas (2019) dokumental hibridoan.

Zuzendari gisa egin dituen Asunción (2016), Atlántida (2019) eta Carta desde Prospect Park (2019) film laburrak hainbat espaziotan proiektatu dituzte, besteak beste, San Francisco Latinon, Madrilgo Amerika Etxean, Buenos Airesko Arte Garaikideko museoan, New Yorkeko NOFLASH Video Show-en, Miradas del Sur-en, Trujillon, Ancash-en, Lima Alterna-n, Corriente-n eta Mexikoko ULTRAcinema-n.

Programatzaile gisa ere aritu da Bogotako Unibertsitate Nagusian, Luis Miro Quesada Garland aretoan, SERES galerian, Transcinema-n, MUTAn, Artists in (R)evolution Collective-n, Corriente-n, Frontera Sur-en eta Kordobako (Argentina) Zinemazaletasunaren Nazioarteko 4. astean. Kritikari gisa IndieWire, Desistfilm, Cinencuentro eta Otros Cines Perún eta La vida útil (Argentina) eta Ventana Indiscreta (Peru) zinema-aldizkarietan aritu da elkarlanean. Horrez gain, Boliviako Zine Erradikalaren Jaialdiak editatutako Latinoamérica Radical (2019) eta Limako Unibertsitateak editatutako El cine de Pier Paolo Pasolini: En los extramuros de la Historia (2023) eta El cine de Jean-Luc Godard: Rupturas y aperturas (2023) liburuen egilekidea da.

2016an, Walden Films ekoiztetxe eta banatzaile independentea sortu zuen. Haren banaketa-katalogoko filmak hainbat zinemalditan proiektatu dituzte, besteak beste: Berlinale, Mar del Plata, BAFICI, Jihlava, Guadalajara, Valdivia, Palm Springs, Habana, Lima Independiente, Dobra, Frontera Sur, Ann Arbor.
Gaur egun, Renzo Alva-ren Turbios Trópicos dokumental luzea filmatzen ari da, eta honako film luze hauen garapenean ari da lanean: Ezequiel Acuña-ren El aparte, Dana Bonilla-ren Los espacios que habitamos, Álvaro Luque-ren Vargas eta Yaela Gottlieb-en Je vous salue, Perú. Gainera, laugarren film luzea grabatzen ari da zuzendari gisa.

Profil honen azken eguneratzea: 2024