Juan Pablo Labonia

Comisariado
Juan Pablo Labonia (2024-2025)

Juan Pablo Labonia (Buenos Aires, 1996) irudi- eta soinu-diseinatzailea da, eta Buenos Airesko Unibertsitatean graduatu zen. 2020an zehar, Torcuato Di Tella Unibertsitateko Zine Programaz arduratu zen.

Rita Pauls eta Federico Luisen En el mismísimo momento film laburra eta Federico Luisen Cómo ser Pehuen Pedre film laburra ekoitzi ditu. Lehena 2023ko IDFAko Film Laburren Lehiaketa Ofizialean estreinatu zen mundu mailan, eta Dokumental Labur Onenaren saria jaso zuen. Bigarrena 2024ko Visions du Réel zinemaldiko Film Labur eta Ertainen Lehiaketa Ofizialean estreinatuko da mundu mailan.

2021ean, bere ekoiztetxea sortu zuen: RUIDO. Bertan, Manuel Abramovich-ek zuzendutako Croma ekoizten ari da, zeina postprodukzio fasean baitago. Horretarako, INCAA (Argentina), Medienboard Berlin Brandenburg (Alemania), DAAD (Alemania), IDFA Bertha Fund eta Casa de Valázquez-en babesa jaso du.

RUIDOtik abiatuta, DIP: Documental, Intimidad y Puesta en Escena asmatu eta sortu zuen Manuelekin batera. Mundu osoko artista eta zinegileei urteroko online ikastaroak eskaintzen dizkien programa-babes bat da DIP, eta bost edizio izan ditu dagoeneko.

Bestalde, ekoizle, fundatzaile eta programatzaile ere bada Latinoamerikako gizarteen identitate, memoria eta errealitate sozialarekiko konpromisoa duen RABIA zinemaldian. Zinemaldi hori urtero antolatzen da UBAko Arkitektura, Diseinu eta Urbanismo Fakultatean, eta sei edizio izan ditu orain arte.

Profil honen azken eguneratzea: 2024