Kazetaritza ikasi zuen Habanako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean. Kubako Ikus-entzunezkoen Entziklopedia Digitalean (ENDAC) kolaboratzen du, non Kubako sorkuntzako zine-kluben mugimenduaren ikerketan espezializatuta baitago. Horrez gain, zutabegile gisa egiten du lan OnCuba News hedabide independentean, eta haren testuak Magazine AMPM, Rialta, Hypermedia Magazine, Periodismo de Barrio eta La Joven Cuba aldizkarietan argitaratu dira. Habanako Zine Latinoamerikar Berriaren Nazioarteko 42. Zinemaldiko komunikazio-taldeko kide izan zen.
Gainera, A 16 milímetros de altura: el vuelo del cine club Evaristo Herrera por el audiovisual cubano liburuaren egilea da. Liburuak zazpigarren artearen zale den Bejucalgo talde baten istorioa kontatzen du. 2023an, Archivistas Salvajes kolektiboa sortu zuen Lucía Malandro, Daniel Saucedo eta Josué Gómez zinegileekin. Proiektu horren helburua da Kubako zine amateurraren lehen artxiboa sortzea. Gaur egun, errealizatzaile gisa dihardu La herencia maldita artxiboaren dokumental luzean, Josué Gómezekin batera.
Profil honen azken eguneratzea: 2024