Diego Alonso Acosta Hernández

Creación

Diego Acosta Hernández (1990) Ikus-entzunezkoen zuzendaria da Txileko Unibertsitate Katolikoan, eta Zinema Dokumentaleko irakaslea Txileko Unibertsitatean. Hainbat film labur egin ditu, eta haren lehen film luzeak, Al Amparo del Cielo-k (2021), Txileko film onenaren saria irabazi zuen Valdiviako Nazioarteko Zinemaldian. Halaber, film onenaren saria jaso zuen Espainiako Play-Doc Jaialdian, eta opera prima onenaren saria Uruguayko Atlanticdoc Jaialdian. Haren filmak CPH:DOX, Viennale, Open City eta Clermont-Ferrand zinema-jaialdietan proiektatu dituzte, besteak beste. Santiagoko CEIS8 kolektiboko kide ere bada. Kolektibo horrek film-formatuen esperimentazioan eta ikerketan jarduten du, eta zinema esperimentala eta hedatua ekoizten du, baita film-formatuko tailerrak eta erakusketak antolatu ere.

Profil honen azken eguneratzea: 2024