Laura Dávila zinegilea eta ikerlaria da. Gizarte-komunikazioko gradua ikasi zuen Bogotako Javeriana Unibertsitate Pontifikalean, enfasia ikus-entzunezkoen ekoizpenean jarrita, eta Zine eta Ikus-entzunezkoen gradua egin zuen Parisko Sorbonne Nouvelle 3 Unibertsitatean. Zinematografia eta Ikus-entzunezko Ikasketen masterra ere egin zuen bertan. Haren ikerketa-proiektuak Latinoamerikako zinemagile garaikideen lana eta kolonizazioari eta ekologiari dagozkion arazoekiko duten harremana lantzen ditu, zinemagintza esperimentalaren ikuspegia abiapuntutzat hartuta. Haren praktika zinematografikoak gailu analogoak, artxiboekin lan egitea eta etnografia esperimentala ditu ardatz.
EUFAko (Alemania, 2021) epaimahai gazteko kide izan da. Horrez gain, parte hartu du Critic(al)/Creation Residency Doc's Kingdom (Portugal,2021) programan, Doc's Lisboa (Portugal,2021) errealizazioko seminarioan eta Pompidou Museoaren El cine en común (Frantzia, 2021) idazketa-tailerretan. 2022an, praktikari gisa aritu zen zinemagintza esperimentaleko Light Cone banaketa-elkartean (Paris), kopia analogikoak aztertzen. Urte berean, Kolonbiako Garapen Zinematografikorako Funtsa jaso zuen, Cuando ellas se fueron sólo quedó un pequeño ruido en la montaña film laburraren ekoizle eta zuzendari gisa. 2023az geroztik, Ermitañas. Muestra Itinerante de Cine Hecho Por Mujeres en San Juan de Pasto (Kolonbia) zuzentzen dihardu. Zinearekin erlazionatutako hainbat hedabidetan ere argitaratu izan du, besteak beste, La Rabia, Cero en conducta, Celuloide latino eta Nexusen.
Profil honen azken eguneratzea: 2024