Ainhoa Díaz (Bartzelona, 2002) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Pompeu Fabra Unibertsitatean. Zuzendaritza eta gidoigintzan espezializatu zen. Hala, fikzioaren edo dokumentalen esparruko hainbat proiektutan hartu du parte, eta fikzioaren eta saiakeraren artean kokatzen diren zenbait obra ekoitzi ditu modu independentean, zeintzuk lotuta baitaude hiriekin, gorputzekin, politika espazialekin eta denboraren dilatazioarekin. Haren interes-arlo artistikoak kontzeptu horiei buruzko galderen eta esperimentazio narratibo eta plastikoaren inguruan ardazten dira. Kultura eta zinemagintza feministari buruzko zenbait hitzaldi eman ditu Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin elkarlanean, eta hainbat zinemalditan akreditatu dute (adb., Cannesen eta Berlinen) albisteak modu autonomoan idazteko. 2023an, Donostiako Zinemaldiko Nest sailean estreinatu zuten bere Si pogués sostenir-me com ho fan els arbres film laburra, zeina gaur egun banaketa-fasean baitago. Gaur egun, kolektiboki dihardu lanean bere hurrengo proiektuan.
Profil honen azken eguneratzea: 2024