Saro Vallejo zinegile suitzar-ekuadortarra da. Gaur egun Ginebran bizi da, eta han egiten du lan. 1995ean jaio zen, eta Horgen-en (Zurich) hazi zen. 17 urte zituela, Quitora aldatu zen. Ekuadorren igarotako hiru urteetan, zinearekiko interesa zuela jabetu zen.
Suitzara itzuli eta produkzio-laguntzaile gisa aritu zen lanean iragarkien ekoiztetxe batean. Gero, aukera izan zuen langile autonomo gisa esperientzia lortzeko, zinearen arloko hainbat lanpostutan lan eginda. 2020an, zinea ikasten hasi zen HEADen, Genovan. 2023an jaso zuen gradu-amaierako diploma, eta epaimahaiak zorionak eman zizkion Amores hallarás filmagatik.
Ikasi bitartean egin zituen film laburrak nazioarteko zenbait zinemalditan proiektatu dituzte. Haren GOOD VIBES IS ALL I NEED film laburra Winterhur-eko Film Laburren Nazioarteko Jaialdian (Suitza) estreinatu zuten, eta aipamen berezia jaso zuen.
Profil honen azken eguneratzea: 2024