María Vaughan Gomez

Creación
María Vaughan Gomez (C07 (2024-2025))

María Vaughan (1999) Miamin jaiotako zinemagile eta artista frantses-kolonbiarra da, eta lizentziako azken urtea ari da ikasten Parisko Arte Ederren Goi Eskola Nazionalean. Mimosa Erchard artistaren diziplina anitzeko tailerrean eta Clement Cogitore zuzendariaren zine-tailerrean parte hartzen du, eta, aldi berean, bideo-saileko irakasle ere bada. Hiru ikuspegi horiek aukera ematen diote oinarri tekniko sendoak dituen praktika zinematografiko eta plastikoa garatzeko, non zinea, argazkigintza eta instalazioa elkartzen baitira elkarren osagarri gisa. Haren ibilbidean, hainbat film labur esperimental, ikus-entzunezko saiakera eta bideoarte zuzendu, ekoitzi eta idatzi ditu. Besteren artean, Journal d’été (2020), Fantasma (2021) eta LOVE from Los Angeles (2023) dira aipagarrienak. Gaur egun, Santuario izeneko bere lehen film luzean dihardu lanean.

Profil honen azken eguneratzea: 2024