Palmira Sabate zinemagilea, kultur proiektuen koordinatzailea eta ikertzailea da. Eszenografian lizentziatu zen Bartzelonako Institut del Teatren, eta Literatura, Arte eta Pentsamenduko ikasketa korporatiboen masterra egin zuen (UPF). Autore-zinemari aplikatutako irudiaren eta antzezpenaren teoriaren azterketetan oinarritu zuen bere ikerketa. Era berean, Zineman eta ikus-entzunezkoetan trebatu da Toulouseko Jean Jaurès Unibertsitatean eta zuzendaritza dokumentalean La Casa del Cine eskolan eta hainbat film labur egin ditu zuzendari gisa. Eszenografo eta argiztatzaile gisa lan egin du Bartzelonako Gran Teatre del Liceu, Teatre Ovidi Montllor, Antic Teatre eta Teatreneu antzokietan estreinatutako hainbat proiektu eszenikotan. A Bao A Qu elkartean lan egiten du, bitartekotzako hezkuntza-proiektuen koordinatzaile gisa, eta komisario-lanak egiten ditu, hala nola "En Residencia creadores en los institutos" eta zinema-programaziokoak "Jóvenes Programadores Moving Cinema" proiektuan. Saioak koordinatzen ditu L'Alternativa jaialdian, Bartzelonako D'A Festival de Cinema jaialdian eta Bartzelonako Cinemes Gironan. Kataluniako Filmategian "Filmoteca para las escuelas" saioen koordinazioan ere lan egin du, eta bertan aurkeztu eta moderatu zuen Agnès Vardaren "Los espigadores y la espigadora" solasaldia. Zinema-dibulgazioko hainbat espaziotan hartu du parte, eta Bartzelonako U22 Zinemaldian Meritxell Colellen atzera begirakoan solasaldia moderatu du. Komisariotza, programazio zinematografikoa eta ikerketa interesatzen zaizkio bereziki, eta sentsorialitatearen narratibak, hizkuntza poetikoa eta esperimentala autore-zineman aztertzea interesatzen zaio halaber. Sorkuntzan zein ikerketan aztertzen ditu gai horiek.
Profil honen azken eguneratzea: 2025