Clara Amorós Ordás

Creación
Clara Amorós Ordás (C08 (2025-2026))

Komunikazioan graduatu zen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean eta Genero Ikuspegiko Gradu Amaierako Lan Onenaren Saria jaso zuen "El Panóptic, el joc de la Teoria Queer" lanagatik. Ondoren, Ikus-entzunezko Sorkuntza eta Zuzendaritzako Masterra egin zuen Elisavan. Ikus-entzunezko hainbat pieza egin ditu, eta horien artean azpimarratzekoa da "Adiós" (2020) bideoklipa, Laus Saria irabazi zuena.

Gaur egun, Inicia Films zinema independentearen ekoiztetxean egiten du lan, edizio, diseinu eta ekoizpen lanetan. Ekoiztetxe horrek produzitu ditu, besteak beste, "Verano 1993", "20.000 especies de abejas", "Sobre todo de noche" eta "Los Destellos" filmak, Berlinalen, Veneziako Biennalen edo Donostian estreinatuak.

Bere film laburren sorkuntzarekin eta zuzendaritzarekin uztartzen du bere lana. 2024an zuzendu zuen bere lehen film laburra, "Ball de foc", Inicia Films-ek ekoitzia, eta gaur egun banaketa fasean dago.

Fikziozko bere bigarren film laburra idazten ari da: "L'Hóstia Sagrada".

Profil honen azken eguneratzea: 2025