Buenos Aires, 1996.
Zineman, antzerkian eta performancean lan egiten du. Muntaketa Zinematografikoa ikasi zuen Esperimentazio eta Errealizazio Zinematografikoko Eskola Nazionalean (ENERC). Berlinale Talents programan parte hartu zuen 2017an, eta Di Tella Unibertsitateko Zinema Programan 2018an. Zinema-ikasketekin batera, antzerkian trebatu zen. No Aflojes Miriam eta Luis film laburren zuzendarikidea izan zen, BAFICIk eta Arteen Funts Nazionalak sarituak. Zineman honako film hauetan aritu da, besteak beste: J.A. Bayonaren La Sociedad de la Nieve, Benjamín Naishtaten Rojo, Martín Rejtmanen Dos Disparos, Francisco Marquez eta Andrea Testaren La larga noche de Francisco Sanctis, Paula Hernandezen Los sonámbulos eta Santiago Fillolen Matadero. Antzerkian eta performancean, ikerketa- eta sorkuntza-prozesuetan parte hartu zuen interprete gisa, honako lan hauetan, besteak beste: Laura Paredesen Lorca el teatro bajo la arena, Constelaciones del sur eta Las piedras, biak Agustina Muñozek zuzenduak; Florencia Rodriguez Gilesen Mareaciones, Beto Antonio Villaren La espada en la piedra eta Agostina Luz Lopezen Animal Romántico. Gaur egun El oído absoluto filmatzen ari da, bere bakarkako lehen film laburra.
Profil honen azken eguneratzea: 2025