Aia Kruse Goenaga

Creación
Aia Kruse Goenaga (C08 (2025-2026))

Donostiar eta estatubatuar aktore eta zinemagilea, Madrilen bizi izan da 2012tik 2024ra arte, bere semea jaio zen arte.

2017an Interpretazio eta Arte Eszenikoen Graduan graduatu zen TAI Unibertsitate Zentroan. Zuzendaritza eszenikoa egin zuen Madrilgo Cuarta Pared aretoan 2014an. 2019an New Yorkera joan zen bizitzera, MononoAware eskolan zinema ikasteko. Bertan, 16 mm-ko film laburra filmatu eta editatu zuen.

Gidoia ikasi zuen Larrotxenen Andoni de Carlosekin 2020an eta Michel Gaztanbiderekin 2021ean.

Aktore gisa Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendarien Handia (2016) filmean aritu da, besteak beste, eta protagonista izan da Zorion Perfektua (2008) filmean, Lara Izagirrek zuzendutako Nora (2019), David Pérez Sañudoren Ane (2020) eta Asier Urbietaren Faisaien Irla (2025) filmetan. Besteak beste, Peter Weissen "Infierno" antzezlanean aritu da, Julián Fuentes Retak zuzendua (2016), zuzendari laguntzailea izanik bertan, eta Anartz Zuazuaren Narcis@ obran. Velvet Colección (2018), La línea invisible (2019) eta Altsasu (2020) bezalako telesailetan lan egin du.

2017an, Theatre for Roots elkartea sortu eta zuzendu zuen, eta talde sozioartistikoaren arduraduna izan zen. 2019an, Madrilgo Udalak berak idatzi eta zuzendutako proiektu bat finantzatu zion, eta Madrilgo 5 barrutitan eman zen. 2020an, Begiradak zinema-jaialdiko epaimahaikidea izan zen. Zuzendari gisa, Lux Bona dokumentala aukeratu zuten FIVER bideodantza nazioarteko jaialdiko pitching-ean parte hartzeko. Ezin bere film laburra Márgenes nazioarteko zinemaldian estreinatu zen. Bere Dichoso film laburrak NotodoFilmFest jaialdiko 30" saria irabazi du.

Amura bere ekoiztetxearekin, Guardatiempos film laburra zuzendu zuen Grassy bitxi-dendarako. SKFK edo Natura Bissé markentzako bideoak eta dokumental txikiak ere sortu ditu.

Profil honen azken eguneratzea: 2025