Aktorea, gidoigilea eta zuzendaria da. Donostian jaio zen, eta Madrilen bizi da 2012tik. Interpretazioa eta Arte Eszenikoak ikasi zituen TAI Unibertsitatean (2017), zuzendaritza eszenikoa egin zuen Cuarta Pared aretoan eta zinema ikasi zuen New Yorken (MononoAware). Bertan, 16 mm-ko film laburra filmatu zuen. Andoni de Carlos eta Michel Gaztanbiderekin egin du gidoigintzako prestakuntza.
Aktore gisa zineman, antzerkian eta telebistan lan egin du, honako film hauetan: Handia, Felicidad perfecta, Nora, Ane, El comensal, La isla de los faisanes, Desagertuta, Velvet Colección, La línea invisible, Altsasu, Code of Life, eta duela gutxi ESTU telesaileko protagonista izan da, gaur egun postprodukzioan dagoena.
Aldi berean, idazketa, zuzendaritza eta interpretazioaren artean garatu du sortzaile lana. Antzerkia zuzendu du, bai bere proiektuetan, bai enkarguzko ekoizpenetan. Ikus-entzunezkoetan Amura Films sortu zuen, eta bertatik hainbat film labur egin ditu, hala nola Ezin (Márgenes), Dichoso (Notodofilmfest saria) eta Guardatiempos, bai eta Lux Bona dokumentala ere (FIVER jaialdian estreinatua). NOKA programan hautatu dute.
Profil honen azken eguneratzea: 2025