Berriak /

D'A hasi da

Zinema-jaialdiak eskolan garatutako film luzeak aurkezten ditu, hala nola, Ernesto Martínez Bucioren El diablo fuma (y guarda las cabezas de los cerillos quemados en la misma caja). D'An eskolan egindako hainbat film labur ere izango dira ikusgai: Catalina Giordanoren Luz ígnea, Julen Etxeberriaren El tercer paisaje eta Jaume Claret Muxarten La nostra habitació. EQZEko ikasleen beste lau proiektuk Bartzelonako D’A Film Lab Barcelona-n parte hartuko dute.

2025/03/27
D\'A hasi da

D'A Film Festival jaialdiaren edizio berrian (martxoak 27-apirilak 7) El diablo fuma (y guarda las cabezas de los cerillos quemados en la misma caja) filma estreinatuko da estatuan. Berriki Berlinale jaialdian saritua izan den Ernesto Martínez Bucioren film hori Talents sailean aurkeztu da. Berlinen estreinatutako beste film luze bat Matias Piñeiroren Tú me abrasas lana izan da, eskolako Sorkuntza ikasketen baitan sortutakoa, eta Direccions sailean aurkeztuko da. D'A jaialdiak Elias Querejeta Zine Eskolako seigarren promozioko ikasle Alexandra Latisheven Delirio filma ere proiektatuko du.  

EQZEk Un impulso colectivo – Curts sailean ere izango du presentzia, besteak beste, lan hauekin: Catalina Giordanoren Luz ígnea, Julen Etxeberriaren El tercer paisaje eta Jaume Claret Muxarten La nostra habitació. Azken film labur hori Rotterdameko IFFR jaialdian estreinatu zen urte hasieran. Claret Muxart Estrany riu lanaren egilea ere bada. Postprodukzio-fasean dagoen film luze baten proiektua da, D'A Film Lab Barcelona sailean hautatuak izan diren proiektuetako bat. Sail horretan parte hartuko dute lan hauek ere: Daniel Alegreteren High, Adrià Expòsit-Goyren Foresta eta Andrea Sánchez Iañezen El espectro de Justine II